March 20, 2019

Artikulu luzeak eta laburrak

Pertsona-Konputagailu Elkarrekintzaren Nazioarteko Kongresuaren 20. edizioa, Interacción 2019, Donostian ospatuko da 2019ko ekainaren 25etik 28ra, AIPO Pertsona-Konputagailu Elkarrekintza (PKE) Elkartea eta CHISpa Espainiako ACM SIGCHI kapituluaren laguntzarekin.

Interacción 2019-aren helburu nagusia, Pertsona-Konputagailuen Elkarrekintza arloko ikasleak eta profesionalak, bai akademiakoak zein industriakoak, biltzea da. Bertan proposamen berritzaileak, ideia trukaketa eta eztabaida teknikoak sustatzeko.

Edizio honetan, Pertsona-Konputagailuen Elkarrekintza arloaren diziplina anitzeko ikuspegia nabarmendu nahi da erlazionatutako arloetan lan egiten dutenak erakartzeko asmoarekin. Beraz, Psikologia, Ergonomia Kognitiboa, Soziologia, Diseinua, Pertsona-Robot Elkarrekintza, Elkarrekintza Hardware arloetako ekarpenak ere eskertzen dira.

Ekarpenak egiteko epea 2019ko Otsailaren 1etik Martxoaren 1era izango da.

Kongresuaren antolakuntza batzordeak ondorengo ekarpen motak bidaliz parte hartzera gonbidatzen zaituzte.

  • Artikulu luzeak (gehienez 8 orrialde), ikerketa zientifikoaren emaitza
    esanguratsuak eskaintzen dituen jatorrizko eta argitaragabeko lanak dira.
  • Artikulu laburrak (4 orrialde arte) jatorrizko eta argitaragabeak diren lanen bitarteko emaitzak deskribatuz garatutako ekarpenak dira.

Gaiak

Ekarpenak Pertsona-Konputagailu Elkarrekintzarekin zerikusia duten edozein arlotan kokatuko dira, zentzu zabalean, kontuan izanda ikerketa arlo hori diziplina anitzekoa dela.

Artea eta Diseinu Industriala, Psikologia eta Soziologia, Elkarrekintzarako Hardwarea, Pertsona-Robot Elkarrekintza, etab. arloetan Pertsona-Konputagailu Elkarrekintzarekin zerikusia duten ekarpenak ere onartzen dira.

Ekarpenen bidalketa

Formatua

Ekarpen guztiak igo behar dira modu anonimoan PDF formatuan ACMko txantiloia erabilita (http://www.acm.org/publications/article-templates/proceedings-template.html). Bidalketa guztiak EasyChair bidez egin behar dira: https://easychair.org/conferences/?conf=interaccion2019

Errebisioa

Nazioarteko adituen talde batek egindako berdinen arteko errebisioa jasoko dute ekarpen guztiek. Egileen datu pertsonalak, eskerren atala eta egileen nortasuna jakin arazi dezaketen erreferentzia guztiak ezabatu behar dira. Baldintza horiek betetzen ez dituzten artikulu guztiak atzera botako dira errebisatu gabe.

Hizkuntzak

Ekarpenak igo daitezke gaztelaniaz, ingelesez edo euskaraz. Edonola, gehienez 300 hitzeko ingelesezko laburpena eduki behar dute.

Onartutako ekarpenak kongresuan aurkeztuko dira bidalitako hizkuntza berean. Gaztelaniaz ala euskaraz aurkeztu behar dutenei gomendatzen zaie gardenkiak ingelesez idaztea. Euskarazko aurkezpenek ingeleserako bat-bateko itzulpena izango dute.

Ingeleseko hiztunen mesederako, ingelesezko aurkezpenak bilduko dira hizkuntza horretako saioetan.

Onartutako Ekarpenen Publikazioa

  • Ingelesez idatzitako eta onartutako artikulu luzeak eta laburrak publikatuko dira ACM Digital Library-ren barruan, Nazioarteko Kongresuetako Akten Sailean (baieztatzeke).
  • Gaztelaniaz eta euskaraz idatzitako eta onartutako artikulu luzeak eta laburrak publikatuko dira UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak aterako dituen kongresuko aktetan. Artikulu horiek 2 orrialdeko laburpen zabaldua izango dute ingelesez, ACM Digital Library-an publika daitezen (baieztatzeke).
  • Beste kategorietan onartutako artikulu guztiak soilik publikatuko dira kongresuko aktetan.
  • Interacción 2019ko artikulu onenen aukeraketa egingo da eta beren egileei gonbidatuko zaie bertsio zabaldu egokiak bidal ditzaten inpaktua duten nazioarteko aldizkarietako ale berezi batzuetara, editoreek horietan publikatzeko aintzat har ditzaten.

Datak

  • Artikulu luze eta laburren bidalketa: Irekita 2019ko otsailaren 1etik martxoaren 15era arte
  • Erantzunak: 2019ko apirilaren 15a
  • Beste kategorietarako bidalketak: jakitera emango dira
  • Artikuluaren azken bertsioa: 2019ko maiatzaren 10a

Deialdi osoa pdf formatuan: