October 26, 2018

BIDALKETAK

Gaiak

  • Ekarpenak Pertsona-Konputagailu Elkarrekintzarekin zerikusia duten edozein arlotan kokatuko dira, zentzu zabalean, kontuan izanda ikerketa arlo hori diziplina anitzekoa dela.
  • Artea eta Diseinu Industriala, Psikologia eta Soziologia, Elkarrekintzarako Hardwarea, Pertsona-Robot Elkarrekintza, etab. arloetan Pertsona-Konputagailu Elkarrekintzarekin zerikusia duten ekarpenak ere onartzen dira.

Formatua

Errebisioa

  • Nazioarteko adituen talde batek egindako berdinen arteko errebisioa jasoko dute ekarpen guztiek. Egileen datu pertsonalak, eskerren atala eta egileen nortasuna jakin arazi dezaketen erreferentzia guztiak ezabatu behar dira. Baldintza horiek betetzen ez dituzten artikulu guztiak atzera botako dira errebisatu gabe.

Hizkuntzak

  • Ekarpenak igo daitezke gaztelaniaz, ingelesez edo euskaraz. Edonola, gehienez 300 hitzeko ingelesezko laburpena eduki behar dute.
  • Onartutako ekarpenak kongresuan aurkeztuko dira bidali ziren hizkuntza berean. Gaztelaniaz ala euskaraz aurkeztu behar dutenei gomendatzen zaie gardenkiak ingelesez idaztea. Euskarazko aurkezpenek ingeleserako bat-bateko itzulpena izango dute.
  • Ingeleseko hiztunen mesederako, ingelesezko aurkezpenak bilduko dira hizkuntza horretako saioetan.

Onartutako Ekarpenen Publikazioa

  • Onartutako ekarpenak publikatzeko, gutxienez egileetako bat kongresuan matrikulatu behar da.
  • Ingelesez idatzitako eta onartutako artikulu luzeak eta laburrak publikatuko dira ACM Digital Library-ren barruan, Nazioarteko Kongresuetako Akten Sailean.
  • Gaztelaniaz eta euskaraz idatzitako eta onartutako artikulu luzeak eta laburrak publikatuko dira UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak aterako dituen kongresuko aktetan. Artikulu horiek 2 orrialdeko laburpen zabaldua izango dute ingelesez, ACM Digital Library-an publika daitezen.
  • Beste kategorietan onartutako artikulu guztiak bakarrik publikatuko dira kongresuko aktetan.

Postpublikazioak

  • Interacción 2019ko artikulu onenen aukeraketa egingo da eta beren egileei gonbidatuko zaie bertsio zabaldu egokiak bidal ditzaten inpaktua duten nazioarteko aldizkarietako ale berezi batzuetara, editoreek horietan publikatzeko aintzat har ditzaten.
  • Espaineraz aurkeztuko diren artikulu onenak gonbidatuta izango dira bertsio hedatua bidaltzeko AIPOk argitaratutako Interacción aldizkariari. Onartutako artikuluak
    lehenengo alean argitaratuko dira.