XX INTERNATIONAL CONFERENCE ON HUMAN-COMPUTER INTERACTION

Donostia-San Sebastián (Basque Country, Spain), June 25-28, 2019


Data Garrantzitsuak


• Artikulu luze eta laburren bidalketa: Irekita 2019ko otsailaren 1etik martxoaren 1era arte
• Erantzunak: 2019ko apirilaren 15a
• Beste kategorietarako bidalketak: jakitera emango dira
• Artikuluaren azken bertsioa: 2019ko maiatzaren 10a
• Interacción 2019: 2019ko ekainaren 25etik 28ra


Smart rooms, cars, offices and phones
Profile pic of Nuria Oliver
Measuring Users Experiences: Retrospect and Prospect
Profile pic for Effie Law

Kongresua


Pertsona-Konputagailu Elkarrekintzaren inguruko 20. nazioarteko kongresua, Interacción 2019, AIPO elkarteak (Asociación para la Interacción Persona-Ordenador) eta CHISpa-k (Espainiako ACM SIGCHI atalak) sustatutako nazioarteko ekitaldia da.

Interacción 2019 Donostiako Miramar Jauregian izango da 2019ko ekainaren 25-28 egunetan. Bere helburu nagusiena zera da: sustatu eta hedatu Pertsona-Konputagailu Elkarrekintza (PKE) arloko azken aurrerapenak.

Interacción 2019-k Espainian, Latino Amerikan eta munduko beste toki batzuetan PKEan aritzen diren ikertzaileei eta profesionalei eztabaida gune bat eskainiko die. PKE eta Elkarrekintzako Diseinuko edozein arlotan interesa dutenak biltzea du helburu, beren esperientziak partekatzen, ideiak elkartrukatzen, elkarrengandik ikasten eta PKEko ikerketa eta garapenetan partaidetza sustatzen ahalbidetzeko.

PKEko alor adierazgarri guztietako ikerketa artikulu luze eta laburrak eskertzen dira. PKEn sartzen ohi ez diren pertsona-makina elkarrekintzako arlo zehatzetan zentratutako artikuluak ere eskertzen dira. Horiez gain, elkarrekintza eta sistema elkarreragile berri/interesgarrien erakustaldi teknikoak ere eskatzen dira.